Prentsa oharra

Historia

Iruñeko kale Nagusiko 54ko patioan gaude. Hemezortzigarren mendeko eraikin hau, hamarkada
luzez Huarte-Solchaga sendiarena izan zen. Haren azken-aurreko jabea Charo Solchaga
Maestrorena izan zen. Hura izan zen ere aldameneko eraikinaren aurreko jabea, duela hamarkada
batetik Katakrak liburuak dagoen higiezinarena.

Zer da Koop57?

Coop57 1995ean sortutako zerbitzu finantziario etiko eta solidarioen kooperatiba bat da, haren
helburua ekonomia sozial eraldatzailean eragitea da. Kreditua, norabide egokian zuzenduta,
eraldaketa sozial baikorrerako tresna gisa ulertzen du eta ez irabazi ekonomikoak sortzeko.
Coop57ren funtzio nagusia ekonomia sozial eta solidarioko (ESS) proiektuak finantzatzea da
bitartekaritza finantziarioaren bidez. Jendearen aurrezki herrikoiak batzen ditu (kapital soziala 7.000
talde ala pertsona bazkidek eskaintzen dute) ESSko ekimen eraldatzaileetara bideratzeko.
2015etik Euskal Herrian badu lurralde egitura, Euskal Herriko lurraldeetan tresna zabaltzeko
helburuarekin, herri aurrezkiak jasotzen ditu poriektu sozial eta ekonomikoki eraldatzaileak
garatzeko eta gaur egun, honezkero, 328 talde eta pertsona bazki dauzka. Halere, ez dugu kopuru
itxi gisa aurkeztu nahi, gehiago izan nahi dugulako, gaur hona ekarri gaituen proiektua bezalakoak
babesten jarraitzeko aukera izateko.

Zer da Katakrak liburuak?


Katakrakek 2013ko abenduan ireki zituen ateak. Gaur egun, hirian funts handiena duen liburudenda
da, 22.000 alerekin. Kantina bat dauka gertuko ekoizleen produktuetan oinarritua prezio
herrikoietan. Areto bat dauka hilean 20 eta 40 ekitaldi artean dauzkana, bertatik kultura kritikoa eta
eztabaida askatzailea sustatzen dira. Gainera, Katakrak ere argitaletxe bat da, ehun liburu erradikal
baino gehiago argitaratu ditu, mundu osoko egileak euskaraz eta gazteleraz. Katakrak enpresa
politiko bat da, langileen kooperatibaren eta asanblada militante zabalago baten artean osatua.
Gainera, 350 bazkide baino gehiagoren babes ekonomikoari esker eusten dio.

Nolakoa da eraikina?

Gauden eraikinak, Iruñeko kale Nagusiko 54ak, beheko solairua dauka, hiru gehiago eta patioa.
Eraikinak 1.080 metroko azalera dauka eta, horrez gain, 462 metroko patioa. Denera, 1.500 metro
baino gehiago dira. Zedularen arabera, 1700ean eraiki zuten.

Nola eskuratu dugu eta zergatik?

Hona deitu zaituztegu honakoarengatik: Katakrakek eta Koop57k, Koop57k eta Katakrakek,
hilabete luzeetako lanari, irudimenari eta negoziazioari esker, 2023ko udazkenean eraikin hau erosi
genuen.

Ariketa hau posible izan da, batetik, Katakrak proiektu erreferentziala delako, bere gaitasun
diplomatikoari esker eta babesten duen komunitatearengatik eta, bestetik, Koop57ko bazkide
kooperatibisten gaitasun finantziario kolektiboari eta Euskal Herriko interkooperazio sareari esker.

Erosketa bi bulkadek eutsi zuten. Gaur aurrenekoa bakarrik azalduko dizuegu. Eraikina erosi dugu
higiezinen gaineko espekulazioa askatu eta hiriko lurrak askatzeko. Gelditzeko, metro koadro
batzuetan behintzat, Iruñean ere jasasten dugun sasoikotasunik gabeko turismoaren presioa. Hori
zen, gainera, eraikin honek izan zituen beste erosleek zuten asmoa: pisu turistikoak, luxuzko etxeak,
honezkero kolpatutako auzo bat gehiago desjabetzea. Bada eraikin honetan ez da egongo hostelik,
ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen
hiri-lurra eraikiko dugu.

Scroll to Top