Finantza-zerbitzu etiko eta solidarioak eskaintzen dituen zerbitzu kooperatiba gara.
Koop57n gordetako aurrezkiak mailegu eraldatzaile bihurtzen dira
Finantza-zerbitzuak zure eskura jartzen ditugu, baina ez gara banku bat. Eraldaketa sozial eta ekonomikoaren zerbitzura egiten dugu lan.
Bazkideak
Koop57ren jabeak 2 motatako bazkideak gara: batzuen aurrezkiei esker, besteei mailegu eraldatzaileak ematen dizkiegu.
1. Aurreztu Koop57n
Zure aurrezkiak Koop57n gordez, mailegu eraldatzaileak ematea posible egingo duzu! Koop57n aurrezteko, bazkide laguntzaile egin behar zara.
- Pertsonak zein entitateak izan daitezke bazkide laguntzaile.
- Nahi duzun kopurua aurreztu. Zure dirua behar duzunean, erabilgarri izango duzu komisiorik eta inolako gasturik gabe.
- Zure aurrezkiak online kudeatuko dituzu.
- Bazkideon artean adostutako ordainsaria jasoko duzu urtero.
- Kooperatibaren erabakietan parte hartzeko aukera.
- Gutxieneko ekarpena: 300 €.
2. Finantzatu Koop57n
Koop57n zuen proiektua finantzatzeko moduak lor ditzakezue! Horretarako, zerbitzu bazkide egin behar zarete.
- Ekonomia Sozial Eraldatzailean jarduten duten entitateak izan daitezke zerbitzu bazkide, betiere jendarteari ekarpen positiboa egiten badiote (kooperatibak, elkarteak, fundazioak, autonomoak, gizarteratze enpresak, nekazaritza elkarteak edota lan-sozietate anonimoak).
- Zuen aurrezkiak online kudeatuko dituzue.
- Aurrezkiak gordetzea erabakiz gero, bazkideon artean adostutako ordainsaria jasoko duzue urtero.
- Kooperatibaren erabakietan parte hartzeko aukera.
- Gutxieneko ekarpena: 901,52 €. Sarrera gastuak: 98,48 €.
Koop57rekin bat egin nahi dut
Koop57n aurreztu nahi baduzu edo zure proiektuarentzat finantzazioa lortu, bete beheko formularioa eta zurekin kontaktuan jarriko gara, dituzun aukerak eta eman beharreko pausoak sakonago azaldu, eta zure zalantzak argitzeko.
Gaur egun Koop57ko bazkide dira:
Lan bertikalak mundu osoan.
Bazkide 2013tikKontratatutako zerbitzua: 100,000€ko 4 poliza + 100.000 €ko 2 Inbertsio Mailegu.
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazaritza-sindikatua da, 1976-1977 urteetan sortu eta legeztatutako nekazaritza-erakunde profesionala. Urte askoan aldarrikapenak eta proposamenak egin ondoren, gaur egun Euskal Herrian elikagai-subiranotasuna bultzatzea da helburu nagusia.
Bazkide 2014tikKontratatutako zerbitzua: 300.000 € Inbertsio mailegu.
Benetako zaporeak, betiko eran egindakoak eta eramateko prest eskeintzen dituen kooperatiba txiki bat dira.
Bazkide 2014tikKontratatutako zerbitzua: 40.000 Inbertsio Mailegua.
2009an sortutako kooperatiba txikia da, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako aholkularitza laboral, fiskal eta kontablea eskaintzen dute.
Bazkide 2014tikTokiko Garapenaren bitartez lurralde baten hazkunde sozio-ekonomiko iraunkorrera bideratutako prozesuak lantzen dituzte. Prozesu hauek egungo belaunaldien bizi-kalitatea bermatzea dute helburu, etorkizuneko belaunaldiena arriskuan jarri gabe.
Bazkide 2014tikKontratatutako zerbitzua: 40.000 €ko 4 kreditu poliza altxortegi tentsioei aurre egiteko.
Arrigorri Ostatu Jatetxea Arrikoop kooperatibako bazkideek kudeatzen dugu, ekonomia sozial eraldatzaileko gestio publiko, komunitario, kooperatiboaren ereduan oinarritzen da. Honekin batera, gure helburuetako batzuk turismo aktibo eta sostengarria sustatzea da.
Bazkide 2014tikKontratatutako zerbitzua: 26000€ko Inbertsio Mailegua.
Pausu Media irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta helburu nagusia du mugaz gaindiko komunikazio-gune bat eraikitzea Txingudiko badiako lurraldean.
Bazkide 2014tikKontratatutako zerbitzua: 20.000€ko Inbertsio Mailegua.
Euskal Herriko hamarnaka eragile sozial eta sindikalek sustatutako eztabaida prozesuaren ondoren, Eibarren abiatu zena 2013ko maiatzaren 25ean, 2014ko maiatzaren 31an onartu zen Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.
Bazkide 2015tikKontratatutako zerbitzua: 20.000 € ko 2 Inbertsio mailegu.
Aner Mimenza
Erlezaintza eta nekazaritza.
Bazkide 2016tikKontratatutako zerbitzua: 20.000 € eta 16.000 €ko bi inbertsio mailegu
Aholkularitza estrategikoko eta ekintzailetza sozial kooperatiboko zerbitzuak, software librean oinarritutako teknologia aurreratuak eta aurreko guztiaren prestakuntzak eskaintzen dituen kooperatiba.
Bazkide 2017tikKomunikazioa, web garapena, diseinu grafikoa, ikus-entzunezkoak eta formazioa
Bazkide 2018tikKontratatutako zerbitzua: 70.400 € lokala atontzeko.
Mahatserri euskal kultur elkartea. Otxarkoagako euskal elkargune gorria!
Bazkide 2017tikKontratatutako zerbitzua: 45.000€ko inbertsio mailegua.
Zerbitzuen hornitzaile integrala da. Geoinformazioaren teknologietan eta analisi espazialean trebatutako profesionalek osatzen dute Gislanen lantaldea, eta 10 urte baino gehiago daramatzate inteligentzia espaziala eta soluzio geografikoak erakunde ezberdinen eskura jartzen.
Bazkide 2017tikPasta artisau eta ekologiko obradorea Oiartzunen.
Bazkide 2018tikKontratatutako zerbitzua: 60.000€ko inbertsio mailegu bat obradorea martxan jartzeko.
Astra tresna konpartitua da, inguruan duen komunitateak autogestionatzen duen espazioa. Izaera irekia du eta edonork antolatu dezake jardueraren bat Astran, edo bertako erabakietan eta kudeaketan parte hartu. Are gehiago esango dugu, jendearen parte-hartzerik gabe ezin du funtzionatu. Astraren bihotza herritar mugimendua da; norbanakoak, gazteak, sortzaileak, kultur elkarteak, gizarte eragileak… euren guztien auzolanarekin bakarrik egin dezake aurrera Astrak. Astra eremu malgua ere bada; dibertsoa, esperimentaziora emana, egiteko modu ezberdinak sustatzen dituena, antolatzeko, pentsatzeko, sortzeko bide berriak batu nahi dituena.
Bazkide 2018tikKontratatutako zerbitzua: Altxortegi tentsioei aurre egiteko.
Aiaraldea Ekintzen Faktoria Laudioko industrialdean kokatuta dagoen irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatiba da. Eskualdeko 510 bazkide erabiltzaileek kudeatzen duten entitate sozial honen xede orokorra tokikotasunetik euskara(z) bizitzeko komunitatearen beharrei erantzuten dizkien tresnak sortzea da.
Bazkide 2018tikKontratatutako zerbitzua: 322287 eta 44000 € ko aurrerapena. Udalen ordainketak aurreratzeko.
1974an hasi zen Euskal Udalekuak izeneko gazte boluntarioen ekimen baten oinordeko da, aisialdirako eta euskararen transmisioa sustatzeko eskaintza gisa. Udaleku hauek oso errotuta daude Euskal Herri osoan, besteak beste, Iparraldeko eta Hegoaldeko neska-mutilek partekatzen duten gune bakanetakoa delako.
Bazkide 2018tikKontratatutako zerbitzua: Abaigarko eraikina erosteko.
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioa Euskal Herrian kultura sindikala sustatzeko ELAk sortutako kultur-erakundea da. Formazioa eta dokumentuen publikazioa.
Bazkide 2016tikArgitaletxe interdependente bat da, Bilboko San Frantzisko auzoan kultura-espazio bat daukana. 1996az geroztik, kultura kritikoa ekoizten dugu, eta, gaur egun, hitz idatzia eta orobat xuxurlatua, entzuna, isildua, deklamatua goraipatzen dugu, ekintza bihurturiko hitza, hitz gorpuztua. Arte, literatura, irrati eta hezkuntza hedatuaren eremuan kokaturik, bizi garen munduan eragitea eta hark gugan eragitea bilatzen dugu.
Bazkide 2019tikKontratatutako zerbitzua: 90.000 € editoriala martxan jartzeko mailegua.
Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzeko sarea.
Bazkide 2020tikKontratatutako zerbitzua: 50.000 € eta 33.000 € KoopFabrika dirulaguntza aurrerapena.
Ikus-entzunezko komunikazioa, bideogintza, gidoigintza eta ideia martzianoak.
Bazkide 2020tikDeustu auzoko herriko taberna.
Bazkide 2020tikKontratatutako zerbitzua: 50.000 € deustuko herrikoa atontzeko mailegua.
Etorkizun aske, independente eta solidarioa prestatzeko elkartu dira. Adinekoen elkarlaneko bizitokien proiektua sustatzeko Iruñean.
Bazkide 2020tikZerbitzu juridikoak eskaintzen ditu, eta lan asko egiten du preso politikoekin zein gizarte mugimenduekin. Era berean, Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan aholkularitza juridikoa ere eskaintzen dute.
Bazkide 2020tik2000. urtean sortu zen, eta soziologian espezializatutako kooperatiba da. 2007az geroztik, partaidetzarako eta garapen komunitariorako aholkularitza eskaintzen du, baita bitartekotza-zerbitzuak eta gatazkak konpontzeko zerbitzuak ere.
Bazkide 2020tikKontratatutako zerbitzua: 35.000 €ko bat eta 30.000€ ko bi kreditu poliza altxortegi tentsioei aurre egiteko.
Aginagako Gazte Elkartetik, 2011n sortu zen. Auzolaneko jarduerak sustatu eta kudeatzea, kultur ekitaldiak antolatzea eta auzoa dinamizatzea ditu helburu.
Bazkide 2020tikEdari bejetalak (arroza, oloa...) produzituko ditugu Euskal Herriko elikagaiak erabiliz.
Bazkide 2020tikKontratatutako zerbitzua: 18.000 €ko diru laguntza aurrerapena.
Bere lana ikerketa, bake eraikuntza eta gatazka osteko eremuetako esku-hartzean oinarritzen da, eta gatazken analisi eta prebentzioan, generozkoa eta feminista den ikuspuntu integral batetatik.
Bazkide 2020tikPresoei eta horien familiei laguntzeko elkarte bat da eta Nafarroan sortu zen 1988. urtean. Kartzelen aurkako elkarte gisa hasi zen eta urteak igaro ahala, gaur egun: kartzelen eta zigorren aurkako elkartea, espetxeen eta sistema penalaren abolizioaren alde lan egiten duena dira.
Bazkide 2020tikKomunikazio zerbitzuak eta ikus-entzunezko ekoizpen propioak uztartzen dituen kooperatiba da. 2015ean sortu zen eta 5 langilek osatzen dute. Bi asmorekin hasi ziren: euskarazko komunikazio sektorea apur bat berritzea, eta sareko ikus-entzunezkoetan dagoen hutsunea gustuko proiektuekin osatzea. Hori guztia, bidean beraiek eta bidelagunak zainduz.
Bazkide 2021tikKontratatutako zerbitzua: 15000 €ko bi kreditu poliza altxortegi tentsioei aurre egiteko.
Mugikorretako aplikazioen garapenak egiten dituzte, eta teknologiaren ahalduntze eta aholkularitza.
Bazkide 2021tikKontratatutako zerbitzua: 60.000 € lokala erosi eta atontzeko.
Liburu denda, argitaletxea, kantina, ekitaldietarako aretoa eta espazio soziala.
Bazkide 2021tikKontratatutako zerbitzua: 400.000 € lokalaren erosketa berfinantziatzeko.
Aholkularitza* eta ikerketa soziala. *Feminismoa (jabekuntza prozesuak, diagnostiko eta planak, prestakuntza), partaidetza, ekonomiasozial eraldatzailea, barne antolakuntza eta hausnarketa oinarri duena.
Bazkide 2021tikKontratatutako zerbitzua: 37.000 € lokalaren erosketa berfinantziatzeko.
Goierri mailan Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko ekimenak bultzatu, antolatu eta kudeatzeko helburua duen elkartea. Besteak beste, Bizigaia kooperatibaren sorreran murgilduta, lehen sektorea biziberritzeko proiektu integrala dena.
Bazkide 2021tikKontratatutako zerbitzua: 25.000 € diru laguntza aurrerapena.
Energia merkaturatzailea.
Bazkide 2022tikKontratatutako zerbitzua: 500000 €ko kreditu poliza altxortegi tentsioei aurre egiteko.
Ekonomia Sozial eta Solidarioan (ESS) lan egiten duen aholkularitza kontablea, juridikoa eta finantzarioa da, langileak, bezeroak eta bazkideak elkartzeko helburuarekin.
Bazkide 2022tikZerbitzu juridiko eta psikosoziala, ikuspuntu feministatik, ohiko abokatutza edo jardun juridikoa beste modu batera aurrera eramateko motibaziotik sortua.
Bazkide 2022tikKontratatutako zerbitzua: 80.000 € ko mailegua lokala erosi eta atontzeko eta 10.000 €ko 2 kreditu poliza altxortegi tentsioei aurre egiteko
Kooperatiba desberdinak elkartzen dituen espazioa da. Aholku, 373abokatuak eta Koop57 Euskal Herria egunerokoan. Baita Olatukoop eta Hiritik At batzuetan ere.
Bazkide 2022tikKontratatutako zerbitzua: 150.00 € lokala atontzeko.
Gure Izerdi
Herrigintza, kulturgintza, euskalgintza.
Bazkide 2022tikKontratatutako zerbitzua: 50.000 € espazioaren teilatua konpontzeko mailegua.
Eztibeltza Kooperatiba egitasmo kolektiboa da gure ogibidea bertan eta bertatik sortzeko. Hamalau lagun elkartu eta beren aukeren jabe egin dira. Asmoak lurrari lotuz ekonomia sozialean hezteko saiakera egitea da.
Bazkide 2022tikArtaziak hezkuntza artistikoa eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Praktika eta metodologia artistikoak, ezagutzen partekatzea, eta eraikuntza eta eraldakeratako tresna baliagarriak diren ikasketa-prozesuak bultzatzen ditu.
Bazkide 2022tikEsku-hartze soziala. Parekidetasun eta LGBT+ gaietan formazioa, aholkularitza, ikerketa, bidelaguntza eta proiektu integralak.
Bazkide 2022tikKontratatutako zerbitzua: 20.000€ko mailegua editorial berria martxan jartzeko eta 35.000€ko kréditu poliza altxortegi tentsioei aurre egiteko.
Telekomunikazio-azpiegiturak eta sare-ingeniaritza gehien bat, eta herritar taldeen sustatze eta formakuntza.
Bazkide 2023tikGorputzak, bizitzak eta borrokak elikatzeko espazio bat, ideien, liburuen eta topaketen ahalmen eraldatzailearen bidez. Liburudenda asoziatiboa, jatetxea, elkartzeko gunea.
Bazkide 2023tikKontratatutako zerbitzua: Kreditu poliza altxortegi tentsioei aurre egiteko.
Consultoría, Asesoría, Gestión laboral, fiscal, contable y puesta en marcha de proyectos.
Bazkide 2023tikPilotak eta pilotan jokatzeko tresnak ekoizten dituen kooperatiba txikia. Berrikuntza batzuk ekartzea materiala haurrei egokitzeko, pilotan jokatzen segi dezan Euskal Herri guziak. Helburua da pilotak eta tresnak ekoizteko jakintzak transmititzea ondoko belaunaldiei, baita ere pilotan ari diren elkarteei behar den materiala eskaintzea.
Bazkide 2023tikTelekomunikazioen eremuan aritzen gara eta operadore baten jardueraz gain instalazioak ere egiten ditugu.
Bazkide 2023tikSoberanía alimentaria. el objetivo es crear una caja de herramientas para facilitar la cración de cocinas comunitarias en euskalherria. actualmente estamos dadxs de alta en el epígrafe 1.999 del IAE, aunque estamos intentando ampliar la actividad, ya que contamos con bastantes solicitudes de catering y formaciones para diversos colectivos sociales.
Bazkide 2023tikKontratatutako zerbitzua: 5.000 €ko kreditu poliza altxortegi tentsioei aurre egiteko.
Goierri mailan Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko ekimenak bultzatu, antolatu eta kudeatzeko helburua duen entitatea. Besteak beste, Bizigaia kooperatibaren sorreran murgilduta, lehen sektorea biziberritzeko proiektu integrala dena.
Bazkide 2023tikKontratatutako zerbitzua: 26.000€ko diru laguntza aurrerapena.
2018an sortu zen Urduñako herriko gizarte-hezitzaile eta bizilagun talde batetik, adin-nagusitasunera iritsi ondoren, gazte atzerritarrek bizi duten egoera zaurgarriarekin kezkatuta, etxebizitza irtenbide bat sortzeko.
Bazkide 2023tikKontratatutako zerbitzua: 22.163 €ko diru laguntza aurrerapena
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkartea da. 1993. urtean sortu zen baserritar talde txiki baten ekimenez eta baserritar eta herritarrez osatua dago. Erakunde desberdinen laguntza ere badugu.
Bazkide 2023tikAisialdi eta kultur jardueren eskaintza, haur, gazte zein helduentzako euskaraz.
Bazkide 2024tikMailegu motak
Koop57ko bazkideen aurrezkiei esker, mota askotako mailegu eraldatzaileak ematen dizkiegu proiektu eraldatzaileei.
Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia eraikitzeko bidean, kreditu eraldatzaileak eskaintzeko hainbat tresna ditugu:
- Inbertsio maileguak.
- Kreditu-polizak.
- Altxortegi-maileguak.
- Dirulaguntzak aurreratzea eta kobratu gabeko fakturak ordaintzea.
- Etxebizitza-maileguak.
- Energia-maileguak.
- Entitateen lokaletarako maileguak.
- Kooperatibak eta lan-sozietateak kapitalizatzeko maileguak.
- “…”
Gure bazkideen aurrezkiei esker, hainbat eta hainbat ekimen finantzatu ditugu:
- Etxebizitza kooperatiboak.
- Agroekologikoak.
- Landa-eremuko proiektuak.
- Proiektu feministak.
- Trantsizio energetiko eta mugikortasun jasangarrikoak.
- Gizarte-bazterkeriaren aurkakoak.
- Pertsona eta kolektibo kaltetuei arreta ematen dietenak.
- Ekologistak.
- Arrazakeriaren aurkakoak.
- “…”
- Ametzagaña kalea 17. 20012 Donostia.
- (+34) 622 572 797
- kaixo@koop57.eus