Gure aurrezkiekin bidezko trantsizio ekologikoa eraikitzen

Bi urteko pandemiaren ondoren, indarrak batu eta datorrenari heltzeko unea dela uste dugu. Gizartea eta ekonomia eraldatzeko etorkizuneko erronkei eta estrategiei buruz elkarrekin hausnartzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Horregatik, URRIAK 29an adimen kolektiboa martxan jarrieta etorriko den Coop57 definitzea dugu helburu.

Topaketa ireki hau, (ez duzu zertan bazkide izan behar, ezta Coop57 zer den jakin) Coop57n hasi den hausnarketa estrategiko baten prozesuaren parte da, gero Coop57ren lurralde-sail guztien topaketa bat ere egingo baita. Bartzelonan egingo den azken saio honetan, lursail bakoitzean jasotako informazioa partekatu egingo dugu eta kooperatibaren etorkizuneko erronkak zehaztuko ditugu. Hiru ardatzak hauek dira: trantsizio energetikoa, landa eremua eta kooperatibaren indartzea.

Beraz, prozesu osoaren helburua hiru gai horien egoera ezagutzea da, baina tokiko begirada galdu gabe. Badakigu Coop57ren lursail bakoitzaren errealitatea ez dela berdina eta beraz, beharrak asetzeko eskaintza ere desberdina behar du izan.

Koop57 Euskal Herritik, gure egoera zein den jakin nahi dugu, gure bazkideen beharrei erantzun ahal izateko, eta proiektu eta bazkide berriak laguntzeko. Horretarako, ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea nahi dugu, ideia eta ahots desberdinak edukitzeko.

Kartelean ikus daitekeenez, bi hitzaldi izango dira goizean: lehena David Fernandezek emango du; Coop57 kooperatibari buruz hitz egingo du, kooperatiba indartzea eta Coop57 Euskal Herrian ezagutaraztea baita helburuetako bat. Laborantza Ganbarako Maryse Cachenaut ere bertan izango da elikadura burujabetza eta lurraren zaintzaren inguruan hitz egiten. Ondoren, pintxo batzuk izango ditugu eta azkenik, Goiener eta Etxaldeko kideek bi tailer dinamizatuko dituzte energia eta landa eremuaren inguruan.

GORDE DATA eta eman izena: https://form.jotform.com/euskalherria/Koop57

Egun polita izango da!

Scroll to Top