Ekonomia sozial eraldatzailearen oinarrizko balioek bat egiten dute feminismoen aldarriekin. ESEk eta ekonomia feministak kapitalismoa gainditzeko borroka partekatzen dute, merkatuaren interesak eta lan produktiboa erdigunetik kendu eta zaintza eta bizitza sostengatzea eremu produktibo eta erreproduktibo guztien helburu izateko.
Feminismoek eta ESEk jasangarritasun-ereduak dituzte helburu, lehiakortasun, espekulazio, estraktibismo, espolio, sexismo, arrazakeria eta desberdintasun logikak gainditzeko, heteropatriarkatuaren genero-binaristaren zamaz harago. Azken batean, ekonomia ez-patriarkala eta ez-koloniala lortzea dute helburu.
Ildo horretatik, ekonomia sozial eraldatzailearen konpromisoek desberdintasunak eraisteko moduak eraikitzen laguntzen dute. Adibidez, emakumeen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko neurriak aplikatzen dituzte, baita ESEko proiektuen barne-demokrazia bermatzeko neurriak ere. Aldi berean, bizitza sostengatzea bermatzeko helburuarekin, bizitza familiar eta pertsonala bateragarri egiteko neurriak sustatzen dituzte, zaintza-beharrizanak kontuan hartu eta produktibismoak marko kapitalistan dituen eragin negatiboak azaleratzeko.
Aipatu eragin negatiboak, soldata-desberdintasuna kasu, erabat identifikatuta daude baina ez dira batere jorratzen ekonomia konbentzionalean, eta ez dituzte emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten indarkeria eta opresio guztiak biltzen, martxoaren 8ak gogorarazten digunez. Eragin negatibo horiek are latzagoak dira beste intersekzioak batzen ditugunean: jatorria, egoera administratibo irregularrean egotea, sexu-orientazioa, kolektibo minorizatuak, genero ez-binarioa…
Coop57n proiektu asko dira emakumeez eta pertsona ez-binarioez soilik osatuta daudenak. Proiektuok erakusten digute badirela bestela antolatzeko moduak, eta badela balioetan oinarritutako ekonomia egiteko aukera, irabazietan oinarritu beharrean. Azpimarragarria da proiektu hauek maiz saretu eta elkar interkooperatzen dutela batzorde edo lan-taldeetan, elkarrekin lan egin eta ikuspegi feministatik jorratzeko. Hona hemen proiektu batzuk:
- Leitmotiv (Coop57 Andalucía, kooperatiba)
- Librería La Clandestina (Coop57 Andalucía, kooperatiba)
- Asociación El Cotaller (Coop57 Andalucía, elkartea)
- Asociación de Mujeres del Medio Rural (Coop57 Andalucía, elkartea)
- Telegrama Cultural (Coop57 Andalucía, kooperatiba)
- Chuitos Escuela Infantil (Coop57 Andalucía, kooperatiba)
- Desmontando a la Pili (Coop57 Aragón, kooperatiba)
- La Bezindalla (Coop57 Aragón, kooperatiba)
- Pestalozzi (Coop57 Aragón, kooperatiba)
- TIEBEL (Coop57 Aragón, kooperatiba)
- 2AVIA Acompañamiento Terapéutico (Coop57 Aragón, kooperatiba)
- TINSER (Coop57 Aragón, SLU)
- Punto de Apoyo y Rehabilitación Psicosocial Comunitaria (Coop57 Aragón, kooperatiba)
- Recreando Estudio Creativo (Coop57 Aragón, kooperatiba)
- AMEDIAR (Coop57 Aragón, elkartea)
- Col·lectiu Punt 6 (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Associació d’Atenció a Dones Agredides Sexualment AADAS (Coop57 Catalunya, elkartea)
- La Raposa del Poble Sec (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Fil a l’agulla (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Centre de dones Francesca Bonnemaison (Coop57 Catalunya, elkartea)
- El Safareig. Grup de Dones Feministes de Cerdanyola (Coop57 Catalunya, elkartea)
- La Morada (Coop57 Catalunya, cohabitatge)
- Genera (Coop57 Catalunya, elkartea)
- La Tremenda (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Drac Màgic (Coop57 Catalunya,
- Associació Drets Sexuals i Reproductius (Coop57 Catalunya, elkartea)
- Xarxa de dones directives i professionals de l’acció social (Coop57 Catalunya, elkartea)
- Barabara Educació (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Mujeres Palante (Coop57 Catalunya, elkartea)
- La Pera Comunicació (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Caladona (Coop57 Catalunya, elkartea)
- Equilatera (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Dones amb empenta (Coop57 Catalunya, elkartea)
- Associació Promotora de Dones cineastes i de Mitjans Audiovisulas de Catalunya CIMA (Coop57 Catalunya, elkartea)
- Associació Intercultural Diàlegs de Dona (Coop57 Catalunya, elkartea)
- Cierto Estudio Arquitectura (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Fundació Calala Fondo de Mujeres (Coop57 Catalunya, fundazioa)
- Magranes, SCCL (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Lola, no estàs sola (Coop57 Catalunya, elkartea)
- Entremares (Coop57 Catalunya, elkartea)
- Periferia Cimarronas (Coop57, kooperatiba)
- Les Abelles Coop Reus, SCCL (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- SomRiu Penedès, SCCL (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- La Renegà cooperativa feminista, SCCL (Coop57 Catalunya, kooperatiba)
- Aholku (Koop57 Euskal Herria, kooperatiba)
- Consonni Ediciones (Koop57 Euskal Herria, kooperatiba)
- Sudergintza (Koop57 Euskal Herria, kooperatiba)
- Milhulloa (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- Mulleres Colleiteiras (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- As Lilandeiras (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- Ardora Formación e servizos (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- Barquito Velero (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- Melandrainas (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- O Cable Inglés (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- Ribeira do Navia (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- Vacalouras (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- Afeito (Coop57 Galiza, kooperatiba)
- Dabne (Coop57 Madrid, kooperatiba)
- Famylias (Coop57 Madrid, kooperatiba)
- Signar (Coop57 Madrid, kooperatiba)
- Asociación Instituto Mujeres y Cooperación IMC (Coop57 Madrid, elkartea)
Proiektuok erakusten digute, baita ere, ez dela nahikoa kristalezko sabaia haustea, desberdintasun patriarkalak beste eskala batean errepikatzea erraza baita. Sabai guztiak dira hautsi beharrekoak, botere-piramideak eraitsi eta lurzoru itsaskorrak desmuntatzeko. Oztopo horiek dira pobretutako, arrazializatutako emakumeak eta landa-eremukoak zein aniztasun funtzionala dutenak sektore prekarizatura bultzatzen dituztenak, esplotazio eta inbisibilizaziora, hain zuzen ere.
ESEren beste balioetako bat hobetzeko eta autokritika egiteko borondatea da. Esperientzia anitzak ardatz hartu eta hausnarketa bultzatzeak, tokiko mailan zein maila globalean, laguntzen du norabideak zehazten eta egungo zein etorkizuneko erronkak hautematen. Adibide bat jartzearren, REAS Red de Redesen “Las mujeres en la ESS: informe sobre perfil competencial” (2021), argitalpenean hauteman den moduan, ekonomia sozial eraldatzaileko emakumeek, maiz, “lan asko egiten dute, gainkargaren mugan. Beren eremutik kanpoko beste emakumeekin alderatuta, ezberdintasun nagusia da etengabe nahi dutela beren jarduera ekonomikoa ESEren balioekin bat etortzea. Emakumeentzat lehentasun handiagoa du oreka-puntu hori aurkitzeak, ESEko gizonekin alderatuta. Zaintzak eta bizitza profesionala eta pertsonala bateragarri egiteak kezkatzen ditu, eta horrek badu eragina lanean hartzen dituzten erabakietan”.
Azkenik, garrantzitsua da azpimarratzea finantzei buruzko analisi feminista beharrezkoa dela, baita emakumeek eta pertsona ez-binarioek sustatutako ekimenen problematikei kolektiboki irtenbidea emateko aukera, tresna eta jarduketa espezifikoen analisi feminista ere.