Pribatutasun politika

Jasotako datuen arduraduna

COOP57, S.C.C.L (aurrerantzean, Koop57 Euskal Herria)
PREMIÀ, 15 BAJOS 08014 BARCELONA
Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko bidea:

Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denboraz?

Koop57 Euskal Herria-k datu hauek tratatuko ditu:

  1. Emandako datu pertsonalak, oro har, eta identifikatzaileak, ezaugarri pertsonalak eta harreman elektronikoa izatekoak, bereziki.
  2. Sare sozialetako loginaren bidez erregistratuz gero, baimendutako datuak.
  3. Koop57 Euskal Herria-rekiko harreman komertzialaren ondoriozko datuak, hau da, haren zerbitzuak erabiltzearen ondoriozkoak.
  4. Hala badagokio, erosketa- edo kontratazio-prozesuan ematen diren datuak, oro har; txartela erabiltzeagatik lortutakoak (ordaintzeko modua eta/edo fidelizazioa), txartelari lotutako erosketetakoak, eta ordainketa gauzatu edo baimentzeko datuak nahiz produktu eta zerbitzuak fakturatzekoak, bereziki.
  5. Prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio-ohiturak edo webgunearen erabilera), IP helbidea eta cookieen, pixel-etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa.
  6. Koop57 Euskal Herria-k legez eskuratu dituen datuen bidez ondoriozta ditzakeenak.

Erabiltzailea webgunean aktibo egon bitartean eta bezero izan bitartean tratatuko eta biltegiratuko ditu Koop57 Euskal Herria-k datuok, baita legezko betebeharrak preskribatu arteko epean ere, bezeroen datuak tratatzearekin lotutako erantzukizunen ondorioz halako betebeharrik suertatzen bada.

Zertarako baimena ematen du erabiltzaileak bere datuak ematean?

Koop57 Euskal Herria-k fitxategi batean biltegiratuko ditu aurreko atalean adierazitako datu pertsonal beharrezkoak, helburu hauekin:

  1. Erabiltzaileak eskatutako eta webguneak eskainitako zerbitzua ematea, mantentzea eta hobetzea.
  2. Bezero izatearekin lotutako sustapenak eskaintzea, komunikatzeko bide elektronikoen bitartez nahiz bestela, bere jarduera gauzatzen duen sektoreko produktu eta zerbitzuei dagokienez. Erabiltzaileak uko egin diezaioke bere datuak sustapenak eta halako bidalketak jasotzeko tratatzeari, bai erregistratzean bai ondoren, 4. atalean eskubideak baliatzeko deskribatu den prozedurari jarraikiz.

Komunikazio komertzialak jasotzeari edo datuak sustapenetarako tratatzeari uko egin al diezaioke erabiltzaileak?

Erabiltzaileak edozein unetan egin diezaioke uko komunikazioak jasotzeari, baita haren datuak helburu komertzialekin eta sustapenak egiteko asmoz tratatzeari ere, gurekin harremanetan jarriz coop57@coop57.coop helbidera idatziz, 932682949 telefonora deituz, edo helbide honetara idazki bat bidaliz: PREMIÀ, 15 BAJOS 08014 BARCELONA.

Hirugarren batzuei jakinaraziko zaizkie datuak?

  • Administrazio publikoei, epaitegiei eta auzitegiei

    Gobernuko agintariek –adibidez, estatuaren segurtasun-kidegoek, epaileek eta/edo auzitegiek– informazioa eskatzen badute, edo legeren bat betetzeko beharrezkoa bada hura aurkeztea, formalki eskatzen dituzten datuak jakinaraziko dizkie Koop57 Euskal Herria-k hirugarren horiei.

Nola balia ditzake erabiltzaileak ezeztatze, sartze, ezabatze, aurkaratze, zuzentze, mugatze eta eramangarritasun eskubideak?

Erabiltzaile orok baliatu ahal izango ditu datuetara sartu, horiek zuzendu nahiz ezabatu, baimena ezeztatu, tratamendua aurkaratu nahiz mugatu, eta/edo datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak, bide hauetatik: coop57@coop57.coop posta elektronikoko helbidean, telefonoz (932682949), edo helbide honetara idazki bat bidaliz: PREMIÀ, 15 BAJOS 08014 BARCELONA.

Segurtasun neurriak eta informazioaren konfidentzialtasuna

Koop57 Euskal Herria-k beharrezko segurtasun-neurriak ezarri ditu bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Erabilgarri dituen bitarteko tekniko guztiak erabili ditu, erabiltzaileak emandako datuak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu, horien osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera.

Aldaketak pribatutasun-politikan

Koop57 Euskal Herria-k zorrotz betetzen ditu datuen babesaren eta erabiltzaileen pribatutasunaren arloan aplikatzekoak diren legeak. Horretarako, beretzat gordetzen du alde bakarrez, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe datuak babesteko politika honetako baldintzak aldatzeko eskubidea, legerian nahiz atariaren aurkezpen eta konfigurazioan egindako aldaketa orori egokitzeko.

Scroll to Top